Batere partidurik galdu gabe, Euskal Herriko Txapelketan aurreneko postuan dijoazte Ojuel eta Aizpitarte, asteburuan Lemoari 22-12 irabazita, eta Udaberriko Torneoan bigarrenak dira. Asteburuan 6 partidu galdu dituzte gainontzeko pelotariek, baina beste 7 garaipen ere lortu dituzte; garrantzitsuenak, Gipuzkoan aurreneko dijoazten Jara eta Etxarri alebinena, Insausti II-Apaolaza infantilena eta Arizmendi-Zugasti kadeteena.