Giro aparta, baina borroka latza izan ziren nagusi atzo, La Teixonerako zelaian.
Aurreneko zatia tentsio haundiarekin joan zen. Bartzelonak hartu zuen aurrea, entsaioa eta transformazioarekin; 7-0. Baina 8 minutura Hernanik erantzun egin zuen Iraitz Garmendiaren entsaio batekin, eta atsedenaldira 7 eta 5ekoarekin iritsi ziren.
Bigarren zatia hasi eta 10 minutura, Hernanik indarberrituta zirudien, eta Iraitz Garmendiaren zigor kolpe batekin, aurretik jarri zen, 7-8. Bartzelonak agudo erreakzionatu zuen, ordea, beste entsaio batekin; 10-8. Hortik aurrera, azken 10 minutuak gogorrak izan ziren, Bartzelonak aurrea hartzeari ekin baitzion bi entsaio eta transformaziorekin. Hernanik, ordea, ez zuen etsi, eta borrokan jarraitu zuen, aldea txikitzeko. 24-15 bukatu zuten Lander Meazaren entsaioa eta Iraitz Garmendiaren transformazioarekin.