Kiroldegiko gimnasioaren egoeraren inguruko hainbat kexa biltzen dituen orriak jarri zituzten hainbat erabiltzailek kiroldegian, sinadurak biltzeko. «Mantenimendu orokorraren falta, makinen egoera txarra edota arduradun baten falta» dira kexa nagusiak.
Urtarrilaren 15ean, berriz, beste idatzi bat agertu zen «haserretutako erabiltzaileen izenean», sinadura bilketa «desagertu» izana salatzeko.
Hain zuzen, Esti Aldeiturriaga kirol zinegotziak azaldu du: «Udalak sinadura bilketa jaso zuen egoera aztertzeko» eta bilera deitu du gaur, 18:30etan kiroldegiko bulegoan «arazoari denon artean aurre egiteko. Beraiek entzuteko gaude». Hala ere, gogorarazi nahi izan du badirela kexak edo proposamenak helarazteko beste modu batzuk: «udaletxeko sarrerako zerbitzua (HHZ) edo webgunea». yy