Badator, umorearen eta kolorearen festa

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 25a, 01:00

Azkar asko iritsi dira aurten Inauteriak. Halaxe iragarriko dute, behintzat, asteburuan kaleak alaituko dituzten kon­partsek eta musikak.

Kaldereroetarako entsaioak
Aurrena, Inauterien iragar­le­ak, Hungariako Kaldereroak iri­tsiko dira herrira. Larun­ba­te­an, 21:00etan aterako da kon­partsa, Elur Txori elkar­tetik.
Horren aurretik, ordea, entsaiatu egin behar. Bihar, etzi eta etzidamu egingo dira entsaioak, 20:00etan Elur Txorin bertan, eta parte hartu nahi duen guztia joan daiteke.

Iñude eta Artzaiak, eta Musika Banda, igandean
Inauterietako giroak igandean izango du segida. 11:45etan Iñude eta Artzaien konpartsa ate­rako da, Urumea ikasto­la­tik, eta Plazan bukatuko du, herrian barrena ibili ondoren. Segidan, 13:00ean, Her­na­niko Musika Bandak kontzertua emango du arkupetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!