Urrezko Erremonte Gala egingo dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 27a, 01:00

Bihar egingo dute, 2015 urteko Urrezko Erremonte Gala. Galarretan izango da, jaialdia bukatu ondoren, eta bertan, urteko erremontista onenak saritu, eta Urrezko Erre­mon­tea 2015 emango dute.
Helburua da, urteko erremontista nabarmenenak sa­ri­tzea. Bukaeran, erremontistekin ar­gaz­kiak ateratzeko aukera izango da, eta luntxa ere eskainiko dute.

Torneo azkarra, aurretik
Galaren aurretik, torneo az­kar bat jokatuko dute lau bi­kotek: bigarren partiduan, Zeberio II eta Ion, Uterga eta Barrenetxea IVren kontra; eta hirugarrenean, Ezkurra eta Olazar, Urriza eta Agirreza­ba­laren kontra. 25 tantora izango dira bi partiduak. Aurretik, Matxin III eta Labaka ariko dira, Ansa II eta Zubiriren kontra, 16:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!