Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduko ikasle talde batek sortu du Kimmu Elkartea, eta aurtengo proiektua izan da Betiko Market azoka antolatzea. Hernanin izango dira gaur.
Guztira, 12 postu jarriko dira, 11:30etatik 20:00etara Urbieta kalean (euria egiten badu, Atsegindegin). Artistak, diseinatzaileak eta sortzaileak bildu nahi izan dituzte, eta denetik izango da.