Mendizabal, Loiarte, Izagirre eta Yeregui sailkatuak, gaurko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 24a, 01:00

Abenduaren 20an Ehiza Txikiko Txapelketa Soziala jokatu zuten 16 ehiztarik, Larrain-Epelen, eta orduko txapeldunek gaur jokatuko dute, Lasarten egingo den Txapelketan. Sariak Txantxangorri elkartean banatu zituzten lehengo ostiralean egindako afarian. Iñaki Mendizabal izan zen irabazlea, 7 pieza botata; Iñaki Loiarte bigarren (4 pieza); Ramon Izagirre hirugarren (4 pieza); eta Juan Pedro Yeregui beterano irabazlea (2 pieza). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!