Bueltako partiduetan hirugarrena jokatuko du gaur Hernanik, Bartzelonaren kontra, La Teixonerako zelaian, eguerdiko 12:30etan. Partidu gogorra espero da, bi taldeak nahiko parekatuta baitabiltza, eta ondo baino hobeto etorriko baitzaizkie garaipen puntuak. Joanekoan Hernanik irabazi zion Bartzelonari, etxean, eta gaur ere saiatuko da haginka egiten.