Lau hilabete exkax falta dira, GoizuTrail mendi lasterketarako, eta dagoeneko zabaldu dute izenematea. Maiatzaren 21ean izanen da, eta apuntatzeko, internet bidez egin behar da, www.herrikrossa.eus web orriaren bitartez.
Bi ibilbide, aurten ere
Aurreko urtean bezala, bi proba izanen dira: proba motza, 10 kilometrokoa; eta proba luzea, 25 kilometrokoa.
Motza egiteko, 15 euro dira izenematea, eta luzea egiteko, berriz, 20 euro. Goizuetarrek, 5 euro merkeago izanen dute. Motza egiteko, gutxienez 16 urte eduki behar dira; luzerako, beharrezkoa da 18 urte beteta izatea.
Bi lasterketetako parte hartzaileak, goizeko 09:00etan aterako dira herriko plazatik.