Andoni Mujika gazteak jantzi zuen txapela, beteranoei irabazita

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Hainbat beterano, eta beste ho­rren­beste gaztetxo ani­ma­tu ziren bertsotan asteartean, San Sebastian bezperan ur­tero egiten den Tabernetako Bertsolarien Txapelketan.
Aurtengoa 22garren edi­zi­oa izan da, eta «azken ur­te­e­ta­­ko mailarik altueneko saioa» izan zela diote adi­tu­ek. Garin taberna, behinik behin, lepo bete zen, eta umorea eta giro ederra izan ziren nagusi.

Gazteak vs. Beteranoak
Umore puntua eman zioten saioari hasieratik, bai par­te­har­tzaileek, bai antolatzai­leek, eta baita publikoak ere. Azken honek ere majo egin zuen lan, gainera, tarteka gaiak proposatuz.
Hiru orduko saioan, de­ne­tik izan zen: egokitutako objektuaren inguruko gaiak, pertsonaje ezagunen ingu­ruko bromak...

Azken urteetako mailarik altueneko saioa izan zela diote adituek.

Baina brometan baina se­rio joan zena izan zen, gazte eta beteranoen artean sortu­ta­ko pultsoa. Horrela, fina­le­rai­no iritsi ziren Aitor Barre­ne­txea, 2010eko txapelduna, eta Andoni Mujika; iaz de­bu­ta­tu, eta aurten txapela jantzi duen gaztea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!