Zita garrantzitsua bihar, Bartzelonan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Partidu garrantzitsua jokatuko du Hernanik, bihar eguerdian, mailari eusteko helburu horri begira. Bartzelonaren zelaian ariko da, Teixone­ran, 12:30etatik aurrera. Sailkapenean, berdinduta daude bi taldeak, 20 punturekin: 9garren dago Hernani, eta 10garren Bartzelona. Beraz, aukera ona daukate trikoloreek, aurkari zuzen bat urruntzeko. Joanekoan, Landaren, 26-20 nagusitu ziren hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!