Etxean arituko da gaur CD Hernani, mutilen Ohorezko Erregional Mailan, eta partidu haundia izango du gainera. Bigarren sailkatuaren kontra ariko da, Anaitasunaren kontra, arratsaldeko 16:00etan hasita. Irabaziz gero, puntu bakarrera gerturatuko lirateke txuri-berdeak.
Emakumezkoen Euskal Ligan, berriz, partidu guztietan zailena izango dute bihar, Gasteizen. Liderraren zelaian jokatuko dute, 11:30etan Betoñon, Gasteizko Neskak taldearen kontra. Ezer galtzekorik ez dute izango txuri-berdeek, eta punturen bat bilatuko dute, jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzeko.