Zinea jarriko dute datorren larunbatean, gaur zortzi, Astigarragako kultur etxean. The Snow Queen pelikula emango dute haurrentzat, arratsaldeko 17:00etan hasita. Marrazki bizidunetako pelikula da, eta euskeraz jarriko dute. 80 minutuko iraupena izango du. Pelikula datorren larunbatean izango da, baina sarrerak etzi jarriko dira salgai, www.astigarraga.eus webgunearen bitartez, 2 euroan. Horrez gain, pelikula hasi baino ordubete lehenago ere izango da aukera, kultur etxean, sarrerak erosteko.