Seigarren postuari eusteko, Usurbilen

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Bihar bukatuko du liga Hernani eskubaloi taldeak, infantil mutiletan. Kiroldegian jokatuko dute, eguerdiko 12:00etan, Udarregiren kontra. Eta asko daukate jokoan, usurbildarrekin berdinduta baitaude, 10 punturekin. Irabazita, 6garren bukatuko dute liga. Infantil nesketan, berriz, Urnietan jokatuko du gaur aurreneko taldeak, goizeko 10:30etan. Bigarren taldeak atsedena dauka, eta lagunartekoa jokatuko du kiroldegian, gaur 10:00etan, Urolaren kontra.
Eskubaloi eskolak, bere aldetik, bihar hasiko du eskolen liga, Tolosan. Usabalen ariko dira, goizeko 09:30etan. Taldeak haur guztiak animatu nahi ditu, 2004 eta 2007 urteen artean jaiotakoak, oraindik ere aukera dagoelako, eskubaloi eskolara apuntatzeko. Horretarako, hurbildu ostiraletan kiroldegira, 17:00etatik 19:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!