Goiko postuetara begira bihar, EAS 08 taldearen kontra

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Sailkapeneko seigarren postuan dijoa Astigarragako Mu­n­darro, eta 5 puntura du Ur­nieta. Lehiarako gogoa na­bari da berdegunean, eta azken partiduetan lortutako puntuek laguntzen dute, sailkapenari begiratuz gero. Bide horretan segi nahi du Mundarrok, eta aukera ederra du bihar, arra­tsaldeko 15:30etan hasita. Do­nos­tiako Berio zelaian neurtuko ditu indarrak, EAS 08ren kontra. Donostiarrak ez dira nahi bezain denboraldi ona egiten ari, eta Mundarrok duen maila ematen badu, izango du garaipenerako aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!