Hirugarren partidua jokatuko du gaur, Hernaniko boleibol taldeak, Gipuzkoako Txapelketan. Neska jubenilek bikain hasi dute liga, aurreneko bi partiduak irabazita, eta Lizardiren kontra jokatuko dute gaur arratsaldean, lidertzari eusteko asmoz. Zarautzen izango da, Lizardi institutuan, 16:00etan hasita.