Uholdeen batzordearen eraketa eta kontsultaren ordenantzaren aldaketa, onartuta

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Urteko lehenengo plenoa izan zen larunbatean eta, aurreko akta aho batez onartu ostean, lau gai aztertu zituzten Uda­leko ordezkariek: parte hartze, informazio eta gardentasun ordenantzaren aldaketa; EH Bilduk egindako eskaera zinegotziek fitxatzeari buruz; EH Bilduren mozioa garraio-hiriari buruz, eta, azkenik, uholdeen aurkako eta ibaiaren aldeko batzordeko kideak eratzea.

Aurreko legegintzaldian onartutako parte hartze ordenantzan, aldaketa
Aurreneko aztergaiak Kirolak, parte hartze eta gardentasun batzordeak luzatutako eskaerari erantzun zion. Udal ordezkariek aurreko legegintzaldian onartu zen parte hartzearen ordenantzari errekurtsoa jarri zion Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak. Ondorioz, ondorengo aldaketak egingo dira, EAJren aldeko botoekin, eta EH Bildu eta PSE-EEren abstentzioarekin: «Erre­fe­­rendum hitza kendu behar izan dugu, eta kontsulta munizipala zelakoa, kontsulta mu­ni­zipala izango da».
Horrez gain, kontsultaren antolaketarekin jarraitzeko as­te honetarako bilera deialdia egin­go dela esan zuen Udal Gobernuak, EH Bilduren bozeramaile Andoni Gartziaren galdera bati erantzunez.

EAJk fitxatzearen aurka bozkatu zuen «bulegoko lanak ez duelako isladatzen herriaren alde egiten duzun guztia».

Soldatapeko zinegotziek ez dute fitxatu beharko, Alkatearen aurkako botoagatik
EH Bilduren eskaera bati eran­tzun zion hurrengo gaiak: liberatuta dauden zinegotziek fi­­­txatu eta datuak udaleko web­gunean argitaratzea. EH Bil­duk bakarrik bozkatu zuen al­de, EAJk aurka egin zuen eta PSE-EE abstenitu egin zen. Horrela bada, eskaera ez zen onartu Alkatearen kalitatezko botoarekin. Udal Gobernuak aurka bozkatu zuen «bulego lanak ez duelako isladatzen herriaren alde egiten duzun guztia».

EH Bilduren garraio hiriari buruzko mozioa, bertan behera
Garraio hiriaren aurka eta agroalde ekologikoaren aldeko mo­zioa izan zen ondoren azter­tu zen gaia, EH Bilduk aurkeztutakoa hau ere. Mozi­oak dio «ekainak 24ean, BIDEGIk Astigarragaren etorkizunerako oso garrantzitsua den erabaki bat hartu zuen: Garraio Hiriaren proiektua bertan behera uztea», baina «erabakiak alda daitezkeela» onar­tzen du mozioak, eta horregatik Astigarragako Uda­lak hori ez gertatzeko «behin betiko baztertzea» onar­tzen du, besteak beste.
Ez zen onartu EAJ eta PSE-EE­ren aurkako bozkarekin. EAJ­k esan zuenez, «lurren ja­be­­goa lortu arte, ez gara posizionatuko, baina ez dugu nahi proiektu hori gure herrian». PSE-EEk bere aldetik esan zuen: «uztailean lehenengo al­diz mozioa aurkeztu zenean aur­­ka bozkatu nuen eta gure posizioak berdina izaten ja­rrai­­tzen du».

DBHko proiektuari buruzko txostena juridikoa egiten ari dira eta horren zain dago Udala.

EAJ eta EH Bilduko 2 ordezkari eta PSEko bat, uholdeen aurkako batzordean
Larunbatean, plenoak uholdeen aurkako eta ibaien aldeko batzordea osatzen duten zinegotzien izendapena egin zen. Horrela, EAJ eta EH Bilduk bi ordezkari izango dituzte bakoi­tzak: Jesus Mari Santos eta Jon Arregi, eta Andoni Gartzia eta Ander Goikoetxea. Eta PSE-EEkoa Mikel Duran zinegotzia izango da.

Herri Eskola, DBH eta azoka, galdera eta erreguetan
Galdera eta erreguen txandan aztertu ziren beste gai garran­tzitsu batzuk. PSE-EEko ordezkari Mikel Duran izan zen galdetzen lehena, eta pare bat galdera egin zituen, biak herriko hezkuntzari lotuak.
DBHko proiektua nola dijoan galdetu zuen, lehenengo, eta Udal Gobernutik erantzun zioten, alde batetik, «oraindik ez daukagu aholkularitza juridikoaren txostena», eta bestetik, «lur erreserba egin behar da, Udalaren izenean jarri, eta gero, Eusko Jaurla­ritzaren eskura jarri behar da».
Herri Eskolari buruz, «kredituaren modifikazioaren zergatia» jakin nahi zuten bai EH Bilduk, baita PSE-EEk ere. EAJk erantzun zuen «Eusko Jaurla­ritzak ez dauka konpromisorik biga­rren proiektuarekin», ho­rre­­ga­tik, modifikatu behar izan dela kreditua. EH Bilduk sala­tu zuen gai honetan «Eus­ko Jaurlaritzak beste behin tran­pa egin» duela eta gogorarazi zuen «Jaurlaritzaren alternatiba barrakoiak» zirela.
Beste alde batetik, EH Bildu­ko Andoni Gartziak salatu zuen «informazioa ez dela ematen eta prentsarengatik enteratzen gara». Eta adibide bezala jarri zituen gaur azoka errepikatuko dela eta autobus zerbitzu be­rria martxan jarriko dela. Azken honi buruz Udal Gober­nuak erantzun zien: «Prest dagoenean, aurkeztuko zaio plenoari».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!