San Sebastian eguna ospatzeko, danborrada egin zuten Herri Eskolan. Bezperan, arratsaldeko 16:00etan, patiora atera ziren haur guztiak, eta bertan astindu zuten danborra, Sebastian bat bada zeruan abestiaren erritmora. Irakasleek beraien aldarrikapena kalera ateratzeko aprobetxatu zuten, eta LOMCEren aurka, txapela beltza jarri zuten.