«Plenoko gai ordenak 6 puntu zituen; horietatik 3 EH Bildurenak»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

EH Bilduk pren­tsa ohar bitartez egin du aurreko larunbateko plenoaren balorazioa. Ber­tan, Udal Gobernuak «egoera berean» ja­rraitzen duela salatu du: «Az­ken plenoa horren erakusle izan zen: gai ordenak 6 puntu zituen, aurreko aktaren onarpena eta erreguen txanda, bar­ne. Gainon­tzeko 4 puntuetatik, 3 EH Bil­duk proposatutako gaiak ziren eta bestea, aldiz, iritsi berri den epai bati erantzuna emateko sartu beha­rreko puntua».

Uholdeen gaia, adibide
«Azkenean», EH Bilduk proposatutako batzorde berria eratu dela dio alderdiak, «baina 2015 urtean EH Bilduk proposatutako uholdeen aurka ba­bes­teko neurriak jartzeko di­ru laguntza programa ez da gauzatu. Herritarrei zuzendutako 40.000 euroak alferrik galdu dira Udal Gobernuaren utzikeria hutsagatik».

«EAJk berriz babestu du Garraio Hiria»
EH Bilduk bigarren aldiz aurkeztu zuen garraio hiriaren aurkako eta agroalde ekologikoaren aldeko mozioa, baina plenoak ez zuen onartu: «EAJk, ezta PSE-EEk noski, ez zuten ausardiarik izan Garraio Hiria ozen eta publikoki baztertzeko eta, bes­te behin, Astigarra­gatik urrun dauden interesen alde lerrokatu ziren».

«Soldatapeko zinegotziek ez dute fitxatuko»
Zinegotziek fitxatzeari buruzko proposamena ere ez zen onartu, Alkatearen kalitatezko botoari esker. Honen inguruan, EH Bilduren oharrak dio: «Herrita­rrok ezingo dugu jakin benetan, udal zinegotziek zenbat eskaintzen dioten herriari. He­rri­tarrok euren lanaren inguruan ditugun zalantzak baztertu beharrean, zalantzak area­gotuarazi dituzte».

«Udal Gobernua Eusko Jaur­la­­ritzaren bozeramaile lanetan dabil»
Galdera eta erreguen txandan, beste gai bat azaleratu zen: DBH, Eskola eta hezkuntzarena. «EAJko kideek diote hezkuntza estrategikoa dela», baina EH Bilduk dio: «Argi geratu zen Udal Gobernuaren jarrera: euren alderdiaren ardurapean dagoen Eusko Jaur­la­ritzaren Hezkuntza Saila­­­­­­­­ren jarrera babestea».
Eta galdera luzatzen dio Udalari: «Herriaren beharrak eta Eusko Jaurlaritzarenak kontrakoak izaten badira, zeinen alde egingo dute?». Eta era berean, elkarlanean aritzeko prestutasuna azaldu dute: «Gure eskua luzatzen diegu Udal Gobernuko kideei, Asti­garragako haur eta nerabeek Hezkuntzako faseak herrian bermatzeko elkarlanean ari­tzeko», diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!