Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu ziren asteburuan, trinkete modalitatean. Iruran jokatu ziren partiduak, eta nagusi mailan, Oier Gurutzealde astigartarra aritu zen txapela lortzeko lehian. Urnietako Loitegiren kontra neurtu zituen indarrak, eta partidu luze eta gogor batean ostean, astigartarrarentzat izan zen ondo merezitako txapela; 40-36 irabazi zuen.
Gurutzealdek Kronikari azaldu dionez, pozik dago egindako lanarekin: «oso gogorra izan zen partidua, fisiko askokoa. Baina lortu nuen irabaztea, eta txapela janztea. Oso pozik nago garaipenarekin».