Ogia egiten ikasteko, bi aukera

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

BESTE behin, AEK euskaltegiak, Zilegi Eskolen barruan, ogi ekologikoa egiten ikasteko ikastaroak antolatu ditu Asti­garragan. Hurren­go bi zitak, datorren astean izango dira: lehenengoa, asteartean, goizeko 09:30etan; bigarrena, aldiz, ostegunean, arratsaldez, 19:00etan hasita. 
Bi saioak Zipotza elkartean izango dira, eta bi ordutan eraku­tsiko dira ogi ekologikoa egiteko teknikarik onenak.

Izenematea, hiru euroan
Astearteko zein osteguneko saioan parte hartu nahi izanez gero, izena  eman beharko da. Horreta­rako: deitu 607 610 687 telefonora edo astigarra­ga­@aek.org helbidera idatzi. Ikastaroaren kostua 3 eurokoa da, pertsonako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!