Partidurik galdu gabe jarraitzen dute Ojuelek eta Aizpitartek, Euskal Herriko Txapelketan, eta hala jarraitu nahi dute bihar, Lemoaren kontra. Kiroldegiko frontoian ariko dira, 10:00etan. Txapelketa berean, garaipenen bidera bueltatu nahi dute Arizmendi eta Zugasti kadeteek, Danok Lagunak taldearen kontra, gaur 16:30etan. Udaberriko txapelketan, berriz, galdu gabe daude Urkizu eta Apezetxea ere, eta Gazteleku izango dute aurkari etxean, bihar 10:00etan. Bestalde, gaur hasiko da Gipuzkoako trinketeko txapelketa, eskuz binaka.