Euskal Herriko Elkarteen arteko txapelketa jokatzen ari da Hernani, eta finalerako sailkatu da, emakumezko nagusien mailan, Tornosolori 18-30 irabazita, aurreko larunbatean. Gaur jokatuko dute finala, Etxarri-Aranatzen, Oberena talde nafarraren kontra. Arratsaldeko 17:00etan hasita, bigarren partidua izango da finala.