Pin pon txapelketa gaur, eta sukaldaritza tailerra bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Urtarrila aurrera doa eta gazte lokalak hilabete honetarako programatuta dituen ekintzak egiten jarraitzen du. Gaurkoan pin pon txapelketa egingo dute, Astigarragako gazteetatik onena nor den jakiteko. Bihar, aldiz, plan desberdin bat: gazteek sukaldean trebatzeko aukera izango dute, bereziki prestatutako sukaldaritza tailerrean. Urtarrila bukatzeko, datorren astean futbito txapelketa egingo dute larunbatean, eta pelikula bat ikusiko dute, igandean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!