«Urtetik urtera, zailagoa da bizitza Saharan; laguntzak bukatzean akabo, ez daukate ezer gehiago»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Urteak daramazki Astigarra­gan, Mariam Embarec sahararrak, eta senarra eta alabarekin bizi da. Herri Eskolako ikaslea da alaba, eta hain justu, bertan eman zuen hi­tzaldia Embarecek, ostegunean, Amagoia Iturralde irakaslearekin batera. Biek Saharan bizitakoak, eta bertako egoera azaldu zituzten, Sahara biho­tzean izenburupean. Sahara­rrarekin guztiz horretaz hitz egiteko aukera aprobetxatu nahi izan du Kronikak.

Sahararen egoeraz aritu zineten Herri Eskolan. Zein da egoera hori? 
Oso zaila da bizitza Saharan, oso gogorra da egoera. Familia asko etxerik gabe daude, jatekoa oso exkax dago, arropa ere behar dute, tratamendu medikurik ez dago ia... Denetik falta da. Haurrek, zerekin jolastu ere ez daukate.

«Bizitza hobe baten bila etorri nintzen, duela bederatzi urte, familia Saharan utzita, eta oso gogorra izan zen».

Noiz etorri zinen zu handik?
Ia bederatzi urte daramazkit Astigarragan bizitzen. Fami­li­an bizi ginen, kanpamenduan, eta oso zailak ziren egunak. Ez geneukan ezer egitekorik. Horregatik, bizitza hobe baten bila etorri nin­tzen, familia bertan utzita, eta oso gogorra izan zen. Senarra eta alabarekin bizi naiz orain.

Zer harreman daukazu jaioterriarekin?
Urtero joaten naiz, hilabete batez edo, han dagoelako nire familia. Lehengo urtean, 20 egunez egon nintzen. Eta bestela, telefonoz mantentzen dut harremana.

«Behar haundia dago Saharan, denetik falta da. Haurrek, zerekin jolastu ere ez daukate».

Eta zer topatzen duzu, joaten zarenean?
Behar haundia dago. Lagun­tzak bukatzen direnean, akabo. Ez daukate ezer gehiago. Gainera, urrian gertatzen diren euriteak oso gogorrak izaten diran bertakoentzat, haimatan bizi direlako, eta kalte haundiak egiten dituzte euriteek horietan. Aldiz, beste garai batzuetan, uraren eskasia izaten da.

Zerbait aldatu da, etorri zinenetik?
Urtetik urtera, zailagoa da bizitza han, eta okerrera egin du bederatzi urte hauetan. Errefuxiatuek, basamortuan egonda, ez daukate ezer. Laguntza jasotzen dute, baina ez da nahikoa.

Herri Eskolan bertan, janari bilketa egin da aste honetan.
Bai, eta oso garrantzitsuak dira horrelako ekintzak. Horri esker bizirauten dute, eta esan bezala, denetik falta zaie Saharan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!