Hazi eta Hezi elkarteak Haur masaia. Familia giroan tarte goxoa sortu zeure eskuez baliatuz saioa antolatu du, gurasoek haur masajeak ematen ikas dezaten. Antolatzaileek honela azaldu dute saioa: «Beste guraso batzuekin batera, zeure haur jaio berriari masaje terapeutikoak ematen ikasiko duzu, ondo trebatutako profesionalek gidatuta. Zuen haurra laztan eta igurtzi goxoekin elikatzeak, familiari dakarkion onuraz jabetuko zara». Gaur izango da urtarrileko azkena, eta otsailean saio gehiago egingo dituztela jakinarazi dute. Gaurkoa Apeztegi plazako lokalean egingo dute, goizeko 11:00etan hasita. Saioan parte hartzea debaldekoa izango da. Informazio gehiagorako sartu www.hazietahezi.org webgunean edo deitu 943 33 08 79 telefonora.