Haurrentzat ludoteka gaur arratsaldean, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Astigarragako Xaguxar Aisialdi Taldeak ekintzez lepo bukatu zuen urtea, eta hala hasi du berria ere. Urtarrileko ekintzen artean, gaur arratsalderako ludoteka antolatu du herriko txikienentzat. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta 18:00etan bukatuko da. Kultur Etxean izango da, eta irekita egongo da 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!