Udalak 2016ko aurrekontuak aztertzeko bilerak egiten hasiko da etzi, astelehena. Auzoz auzo egingo dituzte topaketak herriko txoko desberdinetan, eta bilera guztiak 19:00etan hasiko dira.
Herritarrek, proposamenak egiteko aukera
Aurtengo aurrekontuak azaldu eta aztertzeaz gain, Jesus Mari Santos alkateak bere gobernuaren lan ildo nagusiak aurkeztuko ditu, baina baita herritarren proposamenak jaso ere.
Lehenengo bilera, herriko kirol eta kultura elkarteekin
Auzoz auzo zortzi bilera egingo dira guztira, eta astigartar guztiei irekita egongo dira denak.
Astelehen honetan egingo den lehenengo bilera, aldiz, berezia izango da, Udal ordezkariak herriko kirol eta kultura elkarteekin bilduko baitira. Bertan azalduko dituzte Udalaren 2016rako planak, eta elkarteek beraien proposamenak luzatzeko aukera izango dute, aurrez aurre.
BILERA IREKIEN EGUTEGIA
Urtarrilak 25, Pleno aretoan: Kultura eta kirol elkarteentzat.
Urtarrilak 26, Estanco taberna: Ergobia eta Urumea Berri auzoak
Urtarrilak 27, Perurenan: bertako biztanleak.
Urtarrilak 28, pleno artoan: Erdialdeko biztanleak
Urtarrilak 29, Kultur etxean: Txoritokieta, Errekatxoko, Aranibar eta Portutxoko biztanleak.
Otsailak 1, Plaza-etxen: Santiagomendiko biztanleak.
Otsailak 2, Oialume tabernan: bertako biztanleak.
Otsailak 3, Ermañan tabernan: bertako biztanleak.
Otsailak 4, Arrobitxuloko lokalean: bertako biztanleak.