AbenduAN egin zen aurreneko aldiz azoka Astigarragan, eta hori ikusita, Udalak esperientzia berriz ere errepikatzea erabaki du. Gaur goizeko 09:00etatik aurrera irekiko dute bigarren azoka, eta 13:00ak arte egongo dira saltzaileak herriko Foru plazan. «Aurrekoan egon zirenetatik bederatzi postuk errepikatuko dute, eta janaria, arropa... egongo dira salgai», azaldu dute Udaletik.
Herria dinamizatzea, helburu
Udalak dioenez, azokaren helburua da «herrian bertan mugimendua sortzea». Izan ere, «badakigu astigartar asko kanpoko azoketara, Hernanira eta beste herrietara, joaten dela erostera, eta mugimendu hori herrira ekarri nahi dugu». Hori lortzeko, Jesus Mari Santos alkateak herritarrak animatu nahi ditu «azokara joatera eta bertan erostera».