Otsailaren 7an hasiko dira ihauteriak Goizuetan, eta lau egunez izanen da festa herrian: 7an bertan, 8an, 9an eta 13an. Gaztetxoen zahagi dantza izanen da aurreneko zita, eta dantzaldia ere egonen da aurreneko egunean, Gorka eta Olatzen eskutik. Gero, afaria eginen dute mozorroek. Eta hurrengo egunetan, ez dira faltako urteroko zitak: mozorroen irteera baserriz baserri, konpartsa, gosari, bazkari eta afariak, zahagi dantza, kontzertuak, txaranga... Mariatxiak ere izanen dira aurten, Txamukos taldearen eskutik.