Hondakin organikoak konpost bihurtzeko 35 auzo-konpostatze gune ireki ditu dagoeneko Hernaniko Udalak. Aste honetan, Galarretan eta Antziolan jarri du bana, eta astelehenean Madalena plazan jarriko du beste bat.
Galarretan, 20 bat familia
Etxean sortzen dituzten hondakin organikoak konpostatzeko 20 bat familiek eman zuten izena Galarretan, eta aste honetatik aurrera, ordutegirik gabe egin ahal izango dute.
Ondoren, Udala bera arduratzen da hondakin horien tratamenduaz, eta prozesua amaituta, bizilagunen eskura uzten du sortzen den konposta, baratzetan edo lorategietan erabili dezaten.
Auzo konposta egiten duten familiek tasa gutxiago ordaintzen dituzte.
Guztira, 650 familia
2013an jarri zuen martxan Udalak, auzo-konposterako sistema, eta dagoeneko, 35 gune jarri dira herriko hainbat eta hainbat puntutan.
Horietan konposta egiten duten familiak, berriz, 650 inguru dira. «Sistema honi esker, hondakin organikoen tratamendua merkeagoa izaten da», azaldu du Udalak.
Hondakinen tasetan hobaria
Hain zuzen, sistema «merkeagoa» delako eta «parte hartzen duten familia horien konpromisoa saritzeko», Udalak onartu zuen auzo-konposta egiten duten familiek hondakinen tasetan %40ko hobaria izatea.
GUZTIRA, 35 GUNE
Txantxilla auzoan, 2.
Oartzu auzoan.
Atzieta kalean, 3.
Lizeaga auzoan, 3.
Gartzia Goldaraz auzoan.
Gabriel Zelaia eskolan.
Etxeberria auzoan, 2.
Bestizan.
Sagastialde auzoan.
Montebideo auzoan.
Gabriel Zelaia plazan, 2.
Antziola-Iturmendin, 3.
Galarretan.
Sorgintxulo auzoan.
Traspakar-Nere Bordan.
Latsunbeberri auzoan, 2.
Argarainen.
Bidebieta plazan.
Agustindarren plazan.
Zinkoenean.
Elizatxon auzoan.
Karabel auzoan, 2.
Zikuñaga auzoan, 2.