Beste behin, ‘Tutu’ eta Julian izango dira Ereñotzuko ordezkariak, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Bikote ederra, esperientziaduna osatzen dutela erakutsi du­te beste behin Tutu eta Ju­lianek. Larunbatean jo­ka­tu zen Ereñotzuko Irrin­tzi tabernan Euskal Herriko Mus Txa­pelketako kanporaketa, eta zazpi bikote aritu ziren, jokorik onena lortu nahian.
Kanpora­ketako finalera bi pasa ziren:  Tutu eta Julian, eta Mikel eta Joxejuan. Lehia estua izan zen bi bikoteen artean, eta azkenean, aurrenekoak izan ziren ga­raile, 3-2. Gainera, datu esanguratsua da, joan den urtean ere Tutu eta Julian izan zirela Irrin­tziko kanporaketako bikote onena. Ira­baz­leek Gipuz­koa­ko kanporaketarako pasea lortu zuten; eta baita ere, otordu eder bat Fago­llagan; parte hartzaile guztiek berriz, botila ardo bat.
Gainerako herrietan ere, ari dira kanporaketak jokatzen; eta bikote onenek, Gipuzkoako kanporaketan ikusiko dute elkar; otsailaren 20an jokatuko da kan­poraketa; final haundia berriz, martxoaren 5ean izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!