Lider dijoa Andoni Berasategi Gipuzkoako bolarien artean, urteko sailkapenean, 142 brilarekin. Migel Burugain, berriz, 17garren dago, 137rekin, eta Rosa Santos bigarren emakumezkoetan, 116rekin. Aurreko asteburuan, bikotekakoa jokatu zen Ategorrietan: 7garren izan ziren Miguel Arrozpide eta Antonio Goenaga, eta 10garren Ibon eta Antonio Miner. Eta orain bi aste bukatu zen taldekakoan, 2garren sailkatu zen CD Hernani, 552 brilarekin, Urnietako Santa Kruzek baino lau gutxiago. Bigarren eta azken jardunaldi horretan, berdinduta bukatu zuten aurreneko postuan, 280na brilarekin.