Txuri Urdinera irteera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 01:00

Patinatzera joateko zita jarri du Sutu Hernanik. Bihar joango dira, eta 16:15etan jarri dute kedada Atsegindegiko A1 paradan. Aurretik izena eman behar da beraien Facebookera mezu pribatu bat bidaliz. Jakinarazi dutenez, sarrera merkeagoa izango dute, 20 la­gu­neko taldea bada: «baina gonbitea ez da ho­rretarako; baizik eta taberna zuloan edota lokalean aspertuta egon ordez, gurekin ondo pasatzeko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!