Goizuetan ere ospatu zuten San Anton eguna, aurreko igandean. Baselizan elkartu ziren herritarrak, eta meza egin zuten aurrena. Gero, aziendak bedeinkatu zituzten, eta goiza bukatzeko, hamaiketakoa ere egin zuten: salda eta pintxoak eskaini zizkieten denei.