Kutxa Ekoguneko Haur Parkean ate irekien jardunaldia egingo da gaur, 0 eta 12 urte arteko umeentzako, goizeko 11:30etan hasi eta iluntzeko 20:00ak bitartean. Donostia 2016ren inaugurazio festarekin lotu nahi izan dituzte gaurko ekitaldiak.
Sormena lantzeko espazio eta jolasak
Kutxa Ekoguneko Haur Parkea 0 eta 12 urte bitarteko umeentzako eta hauen familientzako diseinatu dela nabarmendu dute, «kalitatezko kriterio pedagogikoak» jarraituta.
«Umeen jolasteko moduan oinarritu gara egitura eta euskarriak sortzeko, eta horiekin, umeek landuko dituzte sormena, autonomia, autoestimua, erlazionatzeko gaitasuna eta psikomotrizitatea».
Ezkutatuta dauden jolasak eta tailerrak izango dira, eta espazioak egokitu ahal izango dira, norberak nahi duen modura jolasteko.
Urte guztian, gehiago
Gaurkoan ate irekien jardunaldia egingo da; hau da, haur eta familiek debalde ezagutu ahal izango dute Kutxa Ekoguneko Haur Parkea. Baina aurrerantzean ere irekita egongo da; tailerrak izango dira ia egunero, eta igandetan ikuskizun bereziak emango dira.