«Taberna berria eta ia ezezaguna izanda, horrelako sariak oso inportanteak dira»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Pintxotx lehiaketa irabazi duzue, 25 tabernaren artean. Ez da makala...
Oso oso pozik gaude. Ez genuen espero, inondik inora, eta deitu zigutenean esateko irabazleak ginela, txantxa zela pentsatu genuen. 25 tabernak parte hartuta, Hernanin eta Astigarra­gan, eta gu hain berriak eta ia ezezagunak izanda, oso inportantea da horrelako sari bat irabaztea. Guzti horrek indar haundia ematen dio.

Nolako pintxoa prestatu zenuten lehiaketarako?
Txistorra talo bat egin genuen, eta sagar gorriaren mermelada jarri genion, amak baserriko sagarrarekin egina. Egia esan, eskutik doaz taloa, txistorra eta sagardoa, eta mermeladak puntu interesgarria ematen dio. Ez dio txistorrari zaporea kentzen, eta bai gozotasuna eman.

Fama al daukate Kaizoku tabernako pintxoek?
Ez ditugu asko egiten, baina oso ondo landutakoak eta ta­ber­na­ren tankerari jarraituta. Kali­tatezko pintxoak eskain­tzea gustatzen zaigu. Iaz, ilarraren jardunaldietako lehiaketa irabazi genuen Astigarragan, eta orain hau... Bi urtetan bi sari irabaztea, bakarrik bi pertsona gaudenean, poz haundia da; gauzak ondo egiten ari garela erakusten digu.

Mugitzen da jendea, Pintxotx lehiaketan?
Gurean, aurten gutxixeago izan dira, eguraldi txarragatik. Baina bai, jendea mugitzen da tabernaz taberna, eta bateko eta besteko pintxoak komenta­tzen dituzte elkarren artean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!