BIHAR zortzi, hilaren 30ean, iritsiko dira Inauterien iragarleak, hau da, Hungariako Kaldereroak, Hernanira.
Hain zuzen, Elur Txorin afari-merienda egingo dute aurrena, 19:30etan, eta gaurtik aurrera eman daiteke izena, elkartean bertan, 8 eurotan.
Bestalde, konpartsan ateratzeko entsaio egunak ere zehaztu dituzte; asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango dira, iluntzeko 20:00etan, Elur Txori elkartean.