«Gure senideak etxean izan behar dira. Euskal preso eta iheslariak etxera ekarri behar ditugu. Kalera atera behar dugu guztion eskubideak aldarrikatzera eta guztion artean presioa egitera», azaldu dute senideek. Horrela, kontzentrazioa egingo da gaur, 20:00etan Zinkoenean.