Moda gai hartuta, jardunaldi bereziak antolatu dituzte gaur eta bihar, Kontrakantxa Gaztetxean.
Gaur dokumentala eta hitzaldia izango dira, eta bihar, berriz, arropak berrerabili eta pertsonalizatzen ikasteko tailerra; dena, debalde.
The True Cost eta hitzaldia
Moda industriaren esplotazioaren inguruko dokumentalarekin hasiko dira jardunaldiak, arratsaldeko 19:00etan. Emakumeengan duen eragina ere aztertzen da bertan.
Dokumentalaren ondoren, hitzaldia ere izango da, moda burujabetzaren beharraren inguruan.
Jantziak moldatzeko tailerra
Bestalde, bihar goizeko 10:00etan tailerra emango da Gaztetxean, jantziak moldatu, berrerabili eta pertsonalizatzen ikasteko.
Horretarako, eskatu dute erabiltzen ez diren jantzi eta arropa zaharrak eramateko.
Igandean, zinea
Asteburua borobiltzeko, bestelako pelikula bat jarriko dute igandean 19:00etan: El gran Lebowski.