Oles eta oles, ate-joka eta kantari ibiliko dira Urumea bailaran hainbat talde otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan.
Horren aurretik, ordea, memoria freskatu, koplak ikasi, eta eztarriak goxatu behar izaten dira, eta entsaiatzeko egunak jarri dituzte horretarako, Ereñotzuko Ur Miak eta Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzak.
Ereñotzun gaur eta gaur zortzi
Ereñotzuko Ur Mia elkartean bi entsaio egingo dira; aurrenekoa gaur, 21:00etan, eta hurrena, datorren ostiralean, hilak 29, ordu berean.
Ohitura Zaharrakek, entsaio bakarra
Hernanin, berriz, Ohitura Zaharrak abesbatzak jarri du entsaio eguna; aurten bakarra. Hilaren 28an, 20:00etan Biterin.