Modaren inguruko jardunaldiak antolatu dira Kontrakantxa Gaztetxean, bihar eta etzi. Bihar, 19:00etan, The True Cost dokumentala jarriko dute, «moda industriaren esplotazioaren eta horrek emakumeongan dauka eraginaren ingurukoa», eta jarraian, moda burujabetzaren beharraren inguruko hitzaldia izango da. Larunbatean, berriz, jantziak berrerabili eta pertsonalizatzen ikasteko tailerra izango da 10:00etatik aurrera. Arropa zaharrak eramateko gomendatu dute, horiekin lan egiteko.