Larunbat eguerdiko 12:00etan Murren Bidaia antzezlana izango da Biterin, Behibis taldearen eskutik.
Protagonista Mur izeneko ume bat izango da, Afrikatik pateran etorri dena. Hemen Txema ezagutuko du, eta elkarren lagun egingo dira. Baina inguruko beste batzuek pentsatuko dute kontuz ibili behar dela beltzekin.
Horrela, hainbat gatazka egoera sortuko dira.
Aurreiritzien gainetik
Istorio honekin, aurreiritzi eta zailtasunei egin nahi zaie aurre.
Antzezlana euskeraz izango da, eta sarrerak salgai daude Biterin, 2,70 euroan.