Lana bilatu eta eskaintzeko atal berria, Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 20a, 01:00

Urumeako Kronikan ‘Zubi-Lana’ izeneko atal berri bat argitaratuko da larunbatero, etzidamu hasita.
Helburua da harremanak erraztea lana bilatzen du­te­nen eta eskaintzen dute­nen artean. Atal horretan zerbait argitaratzea nahi dutenek astero bidali dezakete eskaera, lana@kronika.eus helbidera, edo telefonoz: 943 33 08 99.

Langabetuentzat, debalde
Lan bila ari direnek debalde eskaini ahal izango dute beren burua. Baina oharra astero argitaratu nahi izanez gero, astero abisatu beharko dute Kronikan, ostiraletako eguer­di­ko 12:00ak baino lehen.
Lan eskaintza bat egiten dutenei ere, debalde egingo zaie tartea, iragarki merke bat kontratazen duten aldiro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!