Galtzaur jubilatu eta pentsionistaren etxeak urteko bilera egingo du bazkide guztiekin. Batzarra gaur izango da goizeko 11:30etatik aurrera, Udaletxeko areto nagusian. Aztertuko diren gaien artean daude, 2015. urteko ekintzen eta ekitaldien memoria, gastuak eta diru-laguntzak eta bazkide mugimendua. Behin batzarra bukatuta, eguerdiko 13:30ak aldera, Urnietako Oianume Jatetxean egingo dute bazkaria.