Mundarro garaile, Deustoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 20a, 01:00

Asteburuan hasi zituzten bueltako partiduak Munda­rro-Petritegiko mutilek. Lehe­nengo partidua Deusto talde donostiarraren aurka jokatu zuten, eta 1-0 irabazi zuen.
Partidu osoa Astiga­rra­gakoen kontrolpean egon zen, nahiz eta aurreneko minu­tuetan kanpotarrak finago aritu. Hamargarren minutu­tik aurrera partidua Munda­rro-Petritegikoen menpe ge­ra­tu zen, argi eta garbi. Hala ere, moreek gol bakarra sar­tzea lortu zuten, Miguelen jokaldi dotore baten ondorioz.

Igandean, Berion
Datorren astean beste hiru pun­tu irabazteko aukera izan­go dute Eas08 taldearen aur­ka. Igandean izango da partidua, Berioko zelaian, arratsaldeko 15:30etatik au­rrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!