Joan den asteazkenean hasi zen ofizialki Astigarragako txotx denboraldia, eta horri buruzko prentsa oharra helarazi du Astigarragako talde sozialistak.
Bertan, alderdiak herritarrak eta bisitariak gonbidatu nahi ditu «sagardoaz eta sagardotegiez gozatzera», baina aldi berean eskatzen du «errespetatzeko elkarbizitzarako oinarrizko arauak eta bizilagunen atsedena». Eskatzen die «ostalari eta bisitariei herriko kaleetan zaratak, gertakariak eta baldarkeriak saihesteko».
Turistak erakartzeko, garrantzitsua
Astigarragako PSE-EEko bozeramaile Mikel Duranek aurtengo denboraldia «oso positiboa izatea» espero du, eta azpimarratu du txotx denboraldia oso garrantzitsua dela «bai Astigarragan eta baita bailara osoan turistak erakartzeko».