Janari eta arropen azoka, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 20a, 01:00

ABENDUKO esperientzia iku­sita, azoka antolatu du, berriz ere, Astigarragako Udalak. Larunbat honetarako jarri dute zita, aurrekoan bezalaxe, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara, Foru Plazan.
Udaletxearen parean jarri­ko dituzte postuak. Denetarik egongo da: produktu gastro­nomikoak, arropa... Gainera, Udalak azaldu duenez: «au­rreko azokatik bederatzi postuk errepi­katuko dute, gehienek. Izan ere, abenduko azokaren oso balorazio ona egin zuten saltzaileek».

«Gure helburua herrian mugimendua sortzea da»
Jose Mari Santos alkateak berak eskatuta abenduan an­to­­latu zen aurreneko aldiz azoka, Ferianteen Elkartea­rekin elkarlanean. Helburu zehatza du azokak Udala­rentzat: «Gure helburua mugi­mendua sortzea da, herria dinamizatzea».
Eta helburu berarekin antolatu da azoka, berriz ere. Izan ere, lehenengo espe­rientzia «oso posi­tibotzat» jo zuen Santo­sek, horregatik errepikatuko da asteburu hone­tan: «berriz ere herri­tarrak animatu nahi ditut azokara joan eta bertan erostera». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!