Tailerra, arropak moldatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Modaren inguruko jardu­nal­dia antolatu dute Kontra­kan­txa Gaztetxean. Atzo, The True Cost doku­men­tala jarri zuten, eta segidan, hitzaldia izan zen, moda industriaren esplo­ta­zioaren inguruan, eta ho­rrek ema­ku­meengan daukan eraginaren inguruan. Gaur, berriz, tailer berezia izango da, debalde, 10:00etan hasita.

Berrerabili eta sortu
Arropa zaharrak eta dagoe­ne­ko erabiltzen ez direnak era­man behar dira gaur Gaz­tetxera, eta horiek berre­ra­biltzen erakutsiko dute, tai­lerrean. Hauek moldatu eta pertsonalizatzen ikasteko au­kera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!