Udalak jakinarazitakoaren arabera, igande gauetik aurrera errepidea moztuko da gauetan, Galarretatik Mandazubira bidean, kimaketa lanak egin behar dituztelako.
«Bizilagunei ahalik eta eragozpen txikiena sortzeko, lanak gauez» egingo direla jakinarazi du; 21:00etatik 06:00etara. Lanak otsailaren 4ra arte luzatuko dira.
Hainbat desbideraketa
Errepidea moztuta egon bitartean, hainbat desbideraketa ahalbidetuko dira: Hernanira sartzeko Txantxillako sarrera itxita egongo da, eta Sorgintxuloko sarrera erabili beharko da; Mandazubitik abiatuta herrira sartzeko, berriz, Elizatxo eta Santa Barbarako auzotarrei pasatzen utziko zaie.